Agenda

Atzealdea

Herriko ur-sistemaren gaineko mahai-ingurua

Ekainaren 19an herriko ur-sistemaz, funtzionamenduaz, egin diren berrikuntzez, ur-politikez, ur-baliabidez... aritzeko mahai-ingurua antolatu du Usurbilgo Udalak, ekainaren 19rako. Gaian adituak diren pertsonak gonbidatu ditu Udalak: Iñaki Antiguedad Hidrogeologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean; Valentin Dehesa Elikaduraren industrian kontrol-sistemak diseinatzen aditua, eta gai honetan Udalaren ahokularia, eta Xabier Arregi Usurbilgo alkatea. Herritarrek ere izango dute parte hartzeko aukera eta gonbidatuei galderak zuzentzeko. Solasaldia Sutegin izango da, 18:30ean.
19 EKA