Eduki publikatzailea
Atzealdea

Herriko lokal hutsen poltsa bat osatu nahi du Udalak, jarduera ekonomiko berriak irekitzen laguntzeko

Herriguneetan hutsik dauden lokalak dinamizatzeko helburuz, Guztion Egitasmoa proiektua osatu dute Beterri-Buruntzako udalek. Helburu nagusia da lokal hutsen poltsa publiko bat osatzea, negozio bat irekitzeko lokal bila ari den ekintzailearen zeregina errazteko. Udalak zubilana egingo luke lokala eskaintzen eta bilatzen ari direnen artean. Hain zuzen, proiektuaren zer-nolakoak aurkezteko bilera antolatu du lokal hutsen jabeekin otsailaren 25erako: 19:00etan, Potxoenean.

2019·02·15


Herriguneetan hutsik dauden lokalak dinamizatzeko eta jarduera ekonomiko berriak sustatzeko helburuz, Guztion Egitasmoa osatu dute Beterri-Buruntzako udalek. Batetik, Udalak hutsik dauden lokalen egoerari buruzko azterketa egin nahi du, lokalon erabilgarritasun maila zehaztu ahal izateko. Hau da, udalak neurtu nahi du ze lokaletan beharko liratekeen egokitzapenak jarduera berriak ireki ahal izateko bertan eta egokitzapenok egiten laguntzeko dirulaguntza bereziren bat kaleratzeko beharrik ba ote den aztertu nahi du. Bestetik, lokal hutsen poltsa publiko bat ere osatu nahiean dabil Udala, negozio bat irekitzeko lokal bila dabilen ekintzailearekin zubilana egiteko, eta lokalaren jabea eta ekintzailearen arteko harremana errazteko.

Hain zuzen, Udala zuzenean aurkeztu nahi die egitasmo hau lokaletako jabeei, eta horretarako bilerara deitu ditu otsailaren 25ean, 19:00etan, Potxoenean. Egunotan jabeei telefonoz ari zaie banan bana deitzen honen guztiaren berri emateko.