Eduki publikatzailea

Atzealdea

Harria Hitz eta Musika Hambostaldia, egitarau berean

Abuztuaren 5eko kultura-agenda bete-betea dator. Egitarau bikaina osatu da. Aukera paregabea, kulturaz gozatzeko: leheneik, Harria Hitz ibilbidea egiteko aukera; gero, Zumeta arte estudioa ezagutzeko aukera, eta, azkenik, Marina Tchebourkinaren kontzertua entzuteko aukera. Organo jotzaile horrek mundu mailako estreinaldia eskainiko du Usurbilgo Salbatore Elizako Mutin organoan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: 688 818 017 / info@kultour.pro.

2018·07·25


Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamena osatu dute abuztuaren 5erako. Kulturaz bustitzeko aukera, uda sasoi bete-betean. Izan ere, abuztuaren 5ean Harria Hitz bisita gidatua egiteko, Zumeta arte Estudioa ezagutzeko eta Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu bat ikusteko aukera uztartu dituen egitaraua osatu baita. Dena Usurbilen bertan.

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. 

Horrez gain, Zumeta Arte Estudioa –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioa– ezagutzeko aukera izango dugu. 

Eta Artzabalen indarrak berritu ostean, Marina Tchebourkinak Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan eskainiko duen kontzertura gonbidatuko zaitugu. Jatorri errusiarreko organista ezagun honek, Youri Boutsko musikagilearen “Deuxième Grand Cahier d´Orgue” obraren mundu mailako estreinaldia eskainiko du Usurbilgo Mutin organoan.

Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

EGUNA ETA ORDUA: Abuztuak 5, igandea, 17:00

EGITARAUA:

17:00 Usurbilgo frontoian elkartu

17:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

18:15 Zumeta Arte Estudiora bisita

19:15 Mokadutxoa Artzabalen

20:00 Usurbilgo Salbatore Elizan, Marina Tchebourkina organistaren kontzertua, Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloaren baitan. 

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira 

PREZIOA: 8 €

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro 

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).