Agenda

Atzealdea

Harria Hitz bisita gidatuak. Egutegia

“Harria Hitz” ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Udarregi eta Mendibururen eskulturak, Alejandro Tapia eta Zumetaren muralak...) Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian izandako garrantzia ezagutaraztea du helburu. Hurrengo asteetan aukera bat baino gehiago izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Bisita bakoitzean 25 lagun hartzen dira, gehienez ere. Tfnoa.: 688 81 80 17,  info@kultour.pro
8 EKA

Bisita gidatuen egutegia:

Ekainak 8, ostirala

10:00 frontoitik abiatuta. Iraupena 3,5 ordu

Ondoren, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ezagutzeko aukera izango dugu, eta Zumeta Arte Estudiora ­–Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora– ere gerturatuko gara. 

Ekainak 16, larunbata

10:30 frontoitik abiatuta. Iraupena ordubete

Uztailak 12, osteguna (Jakin jardunaldiak)

Informazio eta erreserbak: bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik (maiatzaren 31/ekainaren 6a/ekainaren 14a baino lehen) izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17,  info@kultour.pro