Agenda
Atzealdea

Harria Hitz bisita gidatua: 'Dzirt-Dzart'

28 IRA

Herria sakonago ezagutzeko Harria Hitz bisita gidatua Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik. Irailaren 28koan, Dzirt-Dzart saioa egingo dute. Doan izango da.

  • 10:00. Usurbilgo frontoian elkartu.
  • 10:05. Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
  • 11:15. Dzirt-Dzart saioa: bertsolariak beharrean, marrazkilariak jarriko dituzte inprobisatzen. Joseba Larratxe Josevisky eta Antton Olariaga marrazkilariak izango dira protagonista, Idoia Torregarai umoregilearen gidaritzapean.

Informazio gehiago eta izen-ematea Harria Hitz webgunean.