Agenda

Atzealdea

Harria Hitz ibilbidea, bat-bateko bertso eta ilustrazioekin lagunduta

Abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean, Harria Hitz ibilbidea egiteko beste aukera bat izango da. Urteko azken bisita berezia izango da, izan ere, oraingo honetan, Eli Pagola bertsolaria eta Unai Gaztelumendi marrazkilaria izango ditu bidelagun. Ohiko azalpenez gain, bat-bateko bertsoak eta ilustrazioak egingo dituzte. Goiz-pasa ederra egiteko aukera bikaina, beraz, 10:00etatik aurrera, Usurbilera gerturatzen direnentzat. Aurrez eman behar da izena: 688 818 017 / info@kultour.pro
1 ABE
Azala

 
Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil; euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria. Usurbilek ondo baino hobeto islatzen du 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu

Horrez gain, TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoan –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunean– murgilduko gara. 

Eta Zumeta Arte Estudioa –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioa– ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

 

EGUNA ETA ORDUA: Abenduak 1, larunbata, 10:00

EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita*

12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita*

13:45 Amaiera

* Joan-etorriak egiteko furgoneta zerbitzua egongo da. 

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira. 

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

 

Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (23 lagun, gehienez).