Agenda
Atzealdea

HAPOaren lanketarako Jarraipen Batzordea

HAPOaren lanketarako Jarraipen Batzordeak etenaldi luzea izan du, arrazoi desberdinak direla medio. Hala ere, berriz ere ekin zaio dinamika normalizatuari, eta Nora Erdozia arkitektoa jada hasi da Plan Orokorraren berrikuspen eta idazketa lanetan. Lehen egiten zen bezala, hemendik aurrera ere herritarrekin partekatuko dira Planaren diseinuak ekartzen dituen hausnarketak. Hori dela eta, datorren asteazkenean, apirilaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan (gehienez bi orduko iraupena) bilera batera deitu du udal-gobernuak Potxoenean. Bilera horretan, kokatze ariketa bat egingo dute: zer egin den orain arte, zer berrikuntza edo garapen izan diren aurrerakina onartu zenetik, etab. Horrenbestez, hariari berriz heltzeko baliatuko da bilera.
10 API