Albisteak

Atzealdea

Hainbat hobekuntza egin dira Usurbilgo kirol instalazioetan

Usurbilgo kirol instalazioetan hainbat hobekuntza egin dituzte Udaleko Kirol sailak eta Zerbitzuak eta Mantenua sailek elkarlanean.

2017·05·15


 Usurbilgo kirol instalazioetan mantenu obrak egin eta hainbat hobekuntza egin dituzte Udaleko Kirol sailak eta Zerbitzuak eta Mantenua sailek elkarlanean. Lan horien ondorioz, Harane futbol zelaia ixten duten sareak guztiz ordezkatu dira, iaz porteria baten atzeko sarea aldatu baitzen, eta aurten beste atzealdeko eta alboko sareak aldatu dira. Horrez gain, Txokoaldeko frontoian margoketa lanak egin dira.