Albisteak

Atzealdea

Hainbat ekitaldi Martxoaren 8a ospatzeko

Martxoaren 8ko asteari begira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Usurbilgo Udaleko parekidetasun sailak eta Matraka taldeak.

2016·02·22


Horrela, Martxoaren 3an, ostegunarekin, 20:30etan Artzabalen, bertso afaria izango da, Eli Pagola, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Idoia Torregarai izango da gai jartzaile eta 15 eurotan eros daitezke afarirako txartelak.

Martxoaren 4an, ostiralarekin, Zinegoak jaialdiko laburmetraien emanaldia eskainiko da Sutegin 19:00etan.

Martxoaren 6an, igandean, Donostian Lilatoia korritzera joateko deialdia luzatu dute.

Azkenik, Martxoaren 8an, kontzentrazio deialdia luzatu dute, hau 19:00etan Mikel Laboa plazan ospatuko da.

 

Usurbilgo Udalak, herritarrei ekitaldietara bertaratzeko deia luzatu nahi die.