Albisteak

Atzealdea

Hainbat egokitzapen Oiardo kiroldegian

Pasa den astean, boulderraren inguruko berriak helarazi genituen bezala, aste honetan beste hiru puntu jakinarazi nahi dizkizuegu

2015·11·01


Lehenik eta behin, Oiardo kiroldegiko igerileku txikiak ura galtzen zuela jabetu zen Usurbilgo Udaleko Kirol saila. Azterteketak egin ostean, konponketak lanak abiarazi eta aste honetan hau berriz betetzea eta berotzea espero da.

 

Bestetik, kirol anitzerako pistan, uda sasoian bero handia egiten du. Puntu honetan ere, beharrezko azterketak egin ostean, beharrezko egokitzapenak egin dira, kortinak jarri eta eta aire ekipamendua berrituz. Hauek aurrera eramaten ari dira.

Azkenik, une oro kiroldegiko erabilera eta edukiera neurtzeko, sarreran tornuak eta ateak jarri dira, horrela segurtasun neurrietan aurrera pausoak emango direlarik.