Albisteak

Atzealdea

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasi da, azaroaren 30era arte

Aurreko urtetan bezala, Gripearen Aurkako Txertaketa kanpaina hasi da, eta hau, 2015eko azaroaren 30ean amaituko da. Bereziki 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago, baina baita adinez gazteago izan arren gaixotasun kronikoak dituztenei, edota beren lanbideagatik arrisku-taldeko pertsonen kutsatzaile izan daitezkeenei ere

2015·10·18


Aipaturiko azken giza-taldeen artean sartzen da hirugarren adineko egoitzetako, geriatrikoetako, eguneko zentroetako eta abarretako pertsonala, bai eta etxez-etxeko laguntzarako zein zerbitzu sozialetako pertsonala ere.

            Gripearen Aurkako Kanpaina ahalegin garrantzitsua da, bai instituzioentzat, bai kanpaina aurrera eramaten duten osasun-taldeentzat. Eta egiten ditugun kanpainetan estaldura-tasa onak lortzen badira ere, tasa horiek hobetzen ahalegintzen gara, guztiz onuragarria baita hiritarrentzat orokorrean, eta batez ere, txertaketaren jomuga diren pertsonentzat. Are gehiago gaur egungoa bezalako unean, non, egoera epidemiologikoa nahasia den.

            Hori dela-eta, bereziki aipaturiko taldeei, gripearen aurkako txertaketa kanpainan azaroaren 30era arte luzatuko dela gogorarazten zaie.