Albisteak

Atzealdea

Gipuzkoako Gizarte Politika diputatua Usurbilen izango da jubilatuen eskaerak ezagutzeko

Usurbilgo jubilatuek azken hilabetetan martxan jarritako Zahar Etxearen aldeko sinadura bilketa aurkeztuko diote diputatuari.

2017·09·18


Usurbilgo Udalaren eskaerei men eginez, Maite Peña Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politika diputatua Usurbilen izango da irailaren 27an. Egun horretan, udaletxean harrera egin ostean, Usurbilgo jubilatuen errealitatea zein den ezagutzeko aukera izango du udal ordezkari eta teknikariekin egingo duen ibilaldian.

Hasteko, Puntapaxeko Eguneko Zentroa bisitatuko dute, izan ere, asteburutan bertako plaza kopurua handitzeko eskaera egin dio udalak. Horrez gain, Artzabalera joango dira; bertan, herriko jubilatuek azken hilabeteetan Zahar Egoitza baten alde egindako sinadura bilketaren emaitzak eskainiko dizkiote Peñari bilera batean.