Albisteak

Atzealdea

Gaztelekuko talde batek Beldur Barik lehiaketan parte hartu du

Emakundek sustatzen duen Beldur Barik lehiaketak gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi ditu. Usurbilgo Gaztelekuko talde batek bideo bat aurkeztu du: Glaukomaren kantuan oinarritutako “Ze guapa gauden...” bideoa. Larunbatean jakinaraziko dituzte irabazleak.

2017·11·30


Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakusteko, “Beldur Barik” lehiaketa antolatzen du Emakundek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen, aldundien eta Jaurlaritzaren laguntzarekin. 8. edizioa dute aurten.

Usurbilgo Gaztelekuko talde batek Beldur Barik lehiaketan parte hartu du aurten. “Ze guapa gauden…” izeneko bideoa landu eta aurkeztu dute Maddi Zuloagak, Garazi Santosek, Izaro Goenagak, Karmele Arrillagak, Naroa Guembek eta Ane Giraldesek. Bi kategoriatan banatua dago txapelketa, Gaztelekuko kideok 12-17 urte artekon artean parte hartu dute. 274 lan aurkeztu dira kategoria horretan, 18-26 urte artekoen artean, beste 96. Guztira ia 400 lan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan. Estereotipoez, rolez, askatasunaz mintzo dira, Glaukoma musika taldeko “Kalima” izeneko laneko Gure Kaiola abestiak musikaturiko bideoan. 

Puntuazio gehien duen lanak parte hartzearen saria jasoko du.

Lan saritu guztiak larunbatean, abenduaren 2an emango dira ezagutzera, Eibarren ospatuko den Beldur Barik Topaketan.

Bideoa ikusteko:

https://youtu.be/9b3vmHYKQsM