Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gaztelekua aurkezteko bilera izango da ostegun honetan

Ikasturte berria hasi dela-eta, Usurbilgo Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak herriko Gaztelekua ezagutzera emateko bilera antolatu du Gaztelekuko erabiltzaile berrien gurasoekin irailaren 27rako. Bilera 18:00etan hasiko da, Gaztelekuan bertan. Irailaren 22an zabaldu zituen ateak Gaztelekuak. Hain justu, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei aukera paregabea eskaintzen die Gaztelekuak aisialdiaz gozatzeko, lagunekin egoteko eta, euskaraz, modu aktiboan parte hartzeko. Izen-emateko orria beteta eraman behar da bilerara.

2018·09·24


Gaztelekuak ireki ditu dagoeneko ateak, eta Gaztelekuan parte hartzeko izen-emateko epea zabaldu dute. Hain justu, Gaztelekua aurkezteko eta ezagutzera emateko, bilera deitu dute Gaztelekuko erabiltzaile berrien gurasoekin. Bilera irailaren 27an izango da, 18:00etan, Gaztelekuan bertan. Gaztelekuak 12 eta 17 urte bitarteko gazteei aukera paregabea eskaintzen die aisialdirako, lagunekin egoteko eta herriko ekimenetan modu aktiboan parte hartzeko. Hezitzaileen laguntza izan ohi dute horretarako.

Honako hau da Gaztelekuko ordutegia:

Astelehenetan: 16:30etik 18:00etara: DBH 3 eta 4koak. 18:00etatik 19:30era: guztiak.
Ostegunetan: 16:30etik 18:00etara: DBH 2koak. 18:00etatik 19:30era: guztiak.
Larunbatetan: 16:00etatik 17:30eara: DBH 1ekoak. 17:30etik 19:00etara: guztiak.


Izen-emate orria eta irudiak erabiltzeko baimen-orria gurasoek bete eta Gaztelekura eraman behar dute osteguneko bilerara.

Informazio gehiago eta harremanetarako:

Telefonoa: 688 71 38 38 (943 371050)
E-posta: gaztelekua@usurbil.eus
Webgunea: www.gipuzkoa.eus/gaztelekuak