Albisteak

Atzealdea

Galtzaragainako urbanizazio lanak bukatu ditu Usurbilgo Udalak

Usurbilgo Udalak eta Galtzaragainako bizilagunek bertako plaza berritu eta aparkaleku plazetako inpermeabilizazio lanak bukatu berri dituzte.

2017·05·26


Udalaren eta bizilagunen artean adostutako obra hauei esker, Udalak kanpoaldeko urbanizazioaren eremu handi baten zorua aldatu, zenbait ekipamendu jarri (jardinerak, aulkiak, argiteria ...) edota ubideak berritu ditu, esaterako. Bizilagunek, berriz, aparkaleku pribatuetako inpermeabilizazio lanen kostuak beregain hartu dituzte, egon zitezkeen ur filtrazioak desagertaraziz.

Udal ordezkarien aburuz, “lan hauetan Bizkarreko plazako obretan izan genuen filosofia berbera jarraitu dugu, hau da: herritarren eta Udalaren artean adostasun batera heldu gara kostuak banatu eta bakoitzak hainbat hobekuntza egin ditzan”. 2017 eta 2018 urteetan zehar banatuko da 138.000 euroko inbertsioa.