Eduki publikatzailea
Atzealdea
Gabonetako Parkea Usurbilen
Usurbilgo Udalak antolatuta abenduaren 26, 27 eta 28an Gabonetako Parkea izango da Oiardo Kiroldegian
2017·12·18
Goizetan 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldetan, 16:30etik 19:30era.
2-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoek aukera paregabea dute Usurbilen bertan aisialdiaz gozatzeko.
Parkerako sarrera doakoa da.
Parkeak bi gune nagusi ditu: 2-6 urte artekoentzat: puzgarriak, ludoteka, margolarien gunea... izango dira, eta 6-12 urte bitartekoentzat, berriz, ohe elastikoak, hegaldi simulagailuak...
Bestalde, egunero tailerrak eta ekintza bereziak izango dira:
Abenduaren 26an: 17:30: Apaxi ipuin kontalaria.
Abenduaren 27an: 17:30: Salto pailazoa.
Abenduaren 28an: 17:30: Dj Jon diskofesta.