Agenda

Atzealdea

Gabonetako Haur Parkea

Aurten ere Gabonetako Haur Parkea jarriko du Usurbilgo Udalak Kiroldegian, abenduaren 26tik 28ra bitarte. 2 eta 12 urte bitartekoek erabiltzeko da, eta sarrera doan izango da. Era guztietako ekintzak izango dira, esate baterako; tailerrak (txapa tailerra, karetak, lorontziak...); txikientzako gunean, puzgarriak, ludoteka eta margolarien gunea; eta, handientzako gunean, aldiz, ohe elastikoak, hegaldi simulagailuak... Gainera, egunero, tailerrak eta ikuskizunak izango dira, honako hauek: abenduaren 26an, 17:30ean, Apaxi ipuin kontalaria; abenduaren 17an, 17:30ean, Salto pailazoa; eta, abenduaren 28an, 17:30ean, Djon disko-festa.
26 ABE 28 ABE