Albisteak
Atzealdea

Festa ereduei buruzko hausnarketarako bigarren saioa, bihar

Usurbilen ospatzen diren festez hausnartzeko bigarren bilera antolatu du Parekidetasun sailak eragileekin, hau ere Farapi kooperatibak gidatuta.

2019·12·17


Abenduaren 2an izan zen herriko jai ereduei buruz hausnartzeko lehenengo saioa, eta bihar izango da hurrengoa: festak antolatzen aritzen diren eragileak elkartu nahi dituzte, herriko jaien inguruko hausnarketan sakontzeko. Erdiguneko zein auzoetako festak antolatzen aritzen diren eragileak gonbidatu dituzte bilerara, baita bestelako jaiegunak antolatzen dituztenak ere.

Saio hau ere Farapi kooperatibak gidatuko du: antolatzen diren ekitaldiek ikuspegi feminista txertatuta duten edo ez aztertzea nahi dute, eta erantzuna ezezkoa bada, horri buelta nola eman pentsarazi. Halako prozesuetan adituak eta arituak dira Farapiko kideak, hainbat diziplinatako ezagutzatan oinarritzen da baitute euren lan: antropologian, feminismoa, partaidetzako prozesuetan eta ekonomian.

Potxoenean izango da bilera, 18:00etan.