Albisteak

Atzealdea

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak

Irailak 25ean izango ditugu legebiltzarrerako hauteskundeak.

2016·08·09


  • Hautesle-errolda:

Hautesle-errolda ekainaren 1ean itxi zen, beraz, Usurbilgo hautesle-errolda data horretara arte Usurbilen erroldatuta zeudenek osatuko dute.

Ekainaren 1az geroztik Usurbilen erroldatutakoek ezin izango dute Usurbilen bozkatu, baizik eta momentu horretan erroldatuta zeuden herrian bozkatu beharko dute.

 

  • Mahaiak:

Aurreko hauteskundeetan bezalaxe oraingoan ere zortzi mahai izango dira Usurbilen:

BARRUTIA

ATALA

MAHAIA

LETRAK

LEKUA

1

1

A

A-I

Udarregi Ikastola

1

1

B

J-Z

Udarregi Ikastola

1

2

A

A-Z

Santuenea (Elkartea)

1

2

B

A-Z

Aginaga (Herri ikastetxea)

1

3

A

A-I

Kalezar (Haur Eskola)

1

3

B

J-Z

Kalezar (Haur Eskola)

1

3

C

A-Z

Zubietako Lanbide Eskola

1

4

U

A-Z

Udarregi Ikastola

 

  • Posta bidezko botoa:

Eskaera egiteko epea eta lekua: abuztuaren 2tik irailaren 15era posta bulegoan.

Oharra: Posta bulegoan posta bidezko botoa emateko eskaera egiten dutenek, ezin izango dute inolaz ere hauteskunde egunean botoa eman (eskatu baina bidali ez dutenek ere ez).