Albisteak

Atzealdea

Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Ucinen asteleheneko ke-isuriak aztertzeko

Astelehenean Ucinetik ke asko ateratzen zela-eta, zenbait herritar Udalarekin harremanetan jarri ziren, gertatzen zena salatzeko.

2016·04·20


Herritarren kexu hauek zirela-eta, Ertzaintza Ucinera gerturatu zen. Biharamunean, Usurbilgo Udaleko ingurumen zerbitzuak bezperako isuriari buruzko azalpenak eskatu zizkien enpresako arduradunei, aldi berean, Eusko Jaurlaritzako ingurumen teknikariei ere, jasotako kexen berri emanez.

Apirilaren 20an, asteazkenarekin, Ucin enpresako arduradunek erantzun zuten, azalpen garbirik eman gabe. Jaurlaritzako Ingurumen sailak, bere aldetik, intzidentzia bat ireki zuen Udaletik informazioarekin.

Usurbilgo Udalak harreman zuzena du enpresarekin eta azken egunetako ke-isurien gaia argitzeko, Usurbilgo alkate Xabier Arregik bilera egingo du Jose Maria Ucineko buruekin eta ikuskapen bisita egingo dute hurrengo egunetan, gertatua argitu eta berriz errepika ez dadin.

Bere aldetik, Usurbilgo Udalak 2015eko ekainetik Udalean jasotako kexa eta irudien bilduma bat igorria du Eusko Jaurlaritzara eta Ucinera.