Albisteak

Atzealdea

Euskararen kale erabilera %54koa da Usurbilen

Apirilaren 27an Usurbilen Euskararen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den aztertu duen ikerketaren emaitzak publiko egin dira. Potxoenean eginiko ekitaldian, Soziolinguistika klusterrak hainbat emaitza kuantitatibo eman zituen.

2017·04·28

Hona hemen emaitzarik nabarmenenak:

Neurtutako hiztun kopurua: 4.166

- Euskaraz: 2.251 

- Gaztelaniaz: 1.894

Bestelako hizkuntzetan:

- 21

· Euskararen ezagutza eta erabilera:

- Ezagutza: % 69,7

- Erabilera: % 54

· Adin taldeen araberako euskara erabilera datuak:

- Haurrak: % 70,1

- Gazteak: % 67,3

- Helduak: % 46,4

- Adinekoak: %35,6

· Euskararen erabilera herriko gune ezberdinetan:

- Aginagan: %90,0

- Herrigunean: % 73,0

- Olarriondon: % 48,5

- Santuenean: % 25,5

- Zubietan: % 38,6

Ikerketaren emaitza guztiak ezagutzeko, egin klik hemen