Agenda
Atzealdea

Euskaraldiko bilera

2020 urteko udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta bi ardatz izango ditu: batetik, lehen edizioan protagonista izan diren ahobizi eta belarriprest rolen bitartez Euskal Herri osoko herritarrei beraien harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie; bestetik, bigarren edizioko berrikuntza modura, era guztietako entitateei beraien funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematea eta konpromiso zehatzak bultzatuko du Euskaraldiak. Bigarren edizio hori antolatzen hasia dago dagoeneko herri batzordea, eta ekainaren 4an, 17:00etan, bilera egingo du. Batzordean edonork hartu dezake parte.
4 EKA