Albisteak

Atzealdea

Euskara ikasteko diru-laguntzak eta aisialdiko diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean zabalik

Euskara ikasteko diru-laguntzak eta aisialdiko diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean zabalik

2016·06·19


Ekainaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira euskara eta aisialdiko diru-laguntza oinariak.

Euskarako diru-laguntzetan azpimarratu behar da, aurtengoan, herritar guztiei matrikularen kostua osorik itzuliko zaiela, beti ere, 500 euroko mugarekin, eta diru-laguntzatarako dagoen diruaren mugaren barruan.

Usurbilgo udalak 24.000 euro izendatu ditu aurtengoan euskara ikasi duten herritarrei diru-laguntzak emateko, 2015ean baino 8.000 euro gehiago.