Eduki publikatzailea

Atzealdea

Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala Usurbilen jokatuko da larunbatean

Afaltzera gerturatuko diren herritarren artean erabakiko da zein izango den 2018ko Euskal Herriko Txapelketa herrikoiaren txapelduna eta finalistak zein izan diren. Finala larunbatean, irailaren 29an izango da Usurbilgo Frontoian iluntzeko 20:00etan eta txartelak oraindik ere salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean eta Usurbilen Txiriboga, Bordatxo, Alkartasuna, Artzabal eta Astiazaranen irailaren 28ra bitartean.

2018·09·24


Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia egin da aurten laugarren urtez. Irailan zehar lau finalaurrekoak jokatu ostean erabakiko da aurtengo finalean zein 12 sagardo dastatu ahal izango dituzten afaltzera gerturatzen direnek eta horien esku geratuko da aurtengo txapeldunaren izena. Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean (943336811 edo info@sagardoa.eus) eta Usurbilen Artzabal, Bordatxo, Txiriboga, Alkartasuna eta Astiazaranen (finala 32€). Afaltzen den bitartean egingo baita puntuaketa lana. Epaile edonor izan ahalko da, beraz.

Finalaurrekoak Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan jokatu dira; eta finala Usurbilen jokatuko da. Afari kide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen. Finalaren amaieran lehen hiru irabazleen izenak esango dira puntuazio ordenean, eta gainontzeko bederatzienak ordena alfabetikoan. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian (zerrenda osoa beheran).

Zer da epaile izatea?
Afaltzera eseri eta mahaira ateratzen duten sagardoari zure gustuen arabera 5-10 tarteko puntuazioa ematea, ez beste! Beraz, sagardoak dastatzea eta ongi jatea gustuko baduzu, HAU DA ZURE TXAPELKETA! Ohitura zaharrak gure eginez...

Aurten laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Ellkarteak lehengo ohitura bati heldu zion orain lau urte ilusio handiz. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz

Bertako produktuekin K.m. 0 otordua
Bertako produktuetan oinarrituko da finaleko otordua, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak.

AFARIA: 32 €
- Basatxerri lontxeatua: Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa.
- Entsalada: letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia
- Ajoarrieroa: Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin
- Txuleta: Txuleta parrillan erreta
- Postrea: Idiazabal gazta sagar dultzearekin

Puntuazio sistema
Jendea afaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu behar izango du 5-10 tartean, momentuan iruditzen zaionaren arabera. Ez da jakingo zein sagardotegietako sagardoa dastatzen ari diren mahaikideak. Finalaurreko bakoitzeko lehen bi puntuazio altuenak dituzten sagardotegiak automatikoki pasako dira finalera, eta gainontzeko sagardoak puntuazioaren arabera, hurrenez hurren. Finalaren ondoren bakarrik jakingo da finalistak zein izan diren.

Sagardotegi parte-hartzaileak
Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian


1) ABURUZA Aduna
2) AGINAGA Usurbil
3) AKARREGI Hernani
4) ALBERRO Hernani
5) ALORRENEA Astigarraga
6) AÑOTA Azpeitia
7) ARAETA Zubieta
8) ASTARBE Astigarraga
9) ASTIAZARAN Zubieta
10) BELTZENIA Urruña
11) BEREZIARTUA Astigarraga
12) CALONGE Igeldo
13) EGUZKITZA Tolosa
14) ELUTXETA Urnieta
15) ETXEBERRIA Astigarraga
16) EULA Urnieta
17) GAZTAÑAGA Andoain
18) GOIKOETXEA Lizartza
19)  IPARRAGIRRE Hernani
20) IRIGOIEN-HERRERO Astigarraga
21) ITXAS BURU Hernani
22) IZETA Aia
23) LARRARTE Astigarraga
24) LARRE GAIN Hernani
25) LIZEAGA Astigarraga
26) OIANUME Urnieta
27) OIARBIDE Astigarraga
28) OIHARTE Zerain
29) OLA Irun
30) OLAGI Altzaga
31) ORDO-ZELAI Oiartzun
32) OTSUA-ENEA Hernani
33) PETRITEGI Astigarraga
34) REZOLA Astigarraga
35) RUFINO Hernani
36) SATXOTA Aia
37) SETIEN Urnieta
38) TXIMISTA Ordizia
39) URDAIRA Usurbil
40) UXARTE Zornotza
41) ZABALA Aduna