Eduki publikatzailea

Atzealdea

Eskualdean enplegua sustatzeko helburuz, 41 kontratu egingo dira

Lanbidek kaleratu duen “Tokiko enplegu ekintzak” deialdia baliatuz, Beterri-Buruntzako udalek proiektu ezberdinak jarriko dituzte martxan, eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Guztira 41 kontratu gauzatuko dira: batetik, eskualdeko udaletxeetan 22 kontratu egingo dira, eta, bestetik, eskualdeko enpresei diru-laguntzak emango zaizkie, eskualdeko 19 langabetu kontratatzeko. Guztietan lehentasuna izango dute emakumeek edota gizarte-bazterketa arriskuan dauden herritarrek.

2018·11·09


Lanbidek kaleratu duen “Tokiko enplegu-ekintzak” deialdiaren ebazpena dela-eta, Beterri Buruntzako Udalak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) proiektu desberdinak kudeatuko ditu eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Ekintza horiek bi eremu ezberdinetan laburbildu daitezke: batetik, eskualdeko enpresei kontrataziorako diru-laguntzak eskainiko dizkiete, eta, bestetik, eskualdeko udaletxeetan proiektu desberdinak burutzeko beharrezkoak izango diren kontratuak egingo dituzte.

Proiektu horien aniztasuna dela-eta, eskualdeko kolektibo ezberdinei, laguntza emango zaie tokiko garapena sustatzeko. Eskualdeko enpresentzat kontrataziorako diru-laguntzak eskainiko zaizkie eta bertan emakumeei edo gizarte-bazterketa arriskuan (iraupen luzeko langabetuak, 55 urtetik gorakok edota DBEren hartzaile edo onuradunak) daudenei lehentasuna emango zaie. Udaletxeetako proiektuak garatzeko, perfil teknikoa duten eskualdeko gazte langabetuak kontratatuko dira, batetik, eta perfil teknikoa ez dutenak bestetik, udaletxeetako brigadetan arituko dira.

 

Eskualdeko udaletxeetan proiektuak burutzeko kontratazioak

Abenduaren 31a baino lehen 22 kontratu burutu beharko dira. Hemen laburbiltzen dira argitaratuko diren lanpostuak:

  • Eskualdeko gazte langabetuek eta emakumezkoek lehentasuna izango dute hurrengo 6

proiektuetan:

- Eskualdeko Guztion proiektua. 2 Aparejadore kontratatuko dira.

-Kontrataziorako diru-laguntzen dinamizatzaile bat.

- Marketing komertzialerako kudeatzailea.

- Laneratze enpresa baten inguruko bideragarritasuna plana egiteko teknikaria.

- Maskoten kontzientziazio kanpaina burutuko duen teknikaria.

- Insertzio soziolaboraleko teknikaria.

 

  • Lan mundura sartzeko zailtasunak dituzten taldeentzat (55 urte gorakoak, DBE,…), honako 15 kontratu bideratuko dira:

- 1go mailako ofiziala (Margolari edo igeltsero). Denera 5 pertsona.

- 2. mailako ofiziala (Igeltseroa). Denera 2 pertsona.

- 8 peoi (Brigada).

22 kontratu horiek eskualdeko udaletxeetan (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) gauzatuko dira baina Lanbidek kudeatuko ditu. Azaroan, Lanbiden (www.lanbide.eus ) argitaratuko dira lan-eskaintzak eta han eman beharko da izena. Kontratu bakoitzaren iraupena proiektuaren araberakoa izango da, baina kontratuek lanaldi osoan 5 hilabeteko batez besteko iraupena izango dute. Lehentasuna izango dute eskualdeko biztanleek.

Enpresetan kontratazioak egiteko diru-laguntzak

Bestetik, 19 diru-laguntza kudeatuko dira Beterri-Buruntza eskualdean. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletan kokatuta dauden enpresa guztiak izan daitezke laguntza horien onuradunak. Laguntza jasotzeko, kontratua eskualdekoa den langabetu bati egin beharko zaio (Lanbiden inskribatua). Kontratuek 3 hilabeteko iraupen minimoa izan beharko dute, lanaldi osokoak eta enpresa onuradunak 3 hilabete lehenagoko plantilarekin alderatuta hazkunde netoa izan beharko du. Diru-laguntzak Andoaingo udaletxeko Urigain etxean (La Salle etorbidea, 6. 20140 Andoain) eskatu beharko dira eta, horiek, konkurtso bidez emango dira, hainbat balorazio irizpide kontuan harturik iragarri berri den Gipuzkoako aldizkari ofizialean

jasotzen den bezala (GAO 2018.10.19 eta 2018.11.06 ). Egitasmo horiek Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) egindako ekarpen ekonomikoari esker burutuko dira.

 

Informazio gehiago, honako loturetan: