Albisteak

Atzealdea

Esketx lehiaketa aurkeztu da Buruntzaldeako DBHko ikasleentzat

Oarsoaldea eta Buruntzaldeko 12-16 urte bitarteko gaztetxoek, bakarka edo taldeka hartu ahalko dute parte lehiaketa honetan. Gaia librea da eta talde bakoitzeko parte hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango

2015·10·22


            Lanen ezaugarriei dagokionez, gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko dute esketxek, eta hauek, Stop Motion edo Meme teknikak erabiliz sortutako lanak izan behar dute.

            Hizkuntza aukeraketari dagokionez, euskarazko audio mintzatua izan beharko dute. Aldiz, hauen grabaketarako gailua edozein izan ahalko da: eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki kamera... eta edizio lanik egin ala ez aukerakoa izango da.

            Bideo grabazioek originalak izan beharko dute eta eta, abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, Creative Commons lizentziaduna edo euskaraz abesten duen Euskal Herriko talderen batena izan beharko du.

 

            Azaroaren 14ra arte aurkeztu daitezke

 

            Esketxak whatsapp bidez bidali beharko dira 620 439 104 zenbakira edo e-postaz kaixo@motxianeby.com helbidera. Hau egiteko epea Azaroaren 14an amaituko da. Sariak eskualdeka banatuko dira: lehena 300 eurokoa izango da, bozka kopuruaren arabera. 2. saria eurokoa izango da eta epai-mahaiak emango du. Horrez gainera, herri bakoitzeko lanik onenak 50 euroko aipamen saria izango du.

 

Oinarriak osorik ikusteko eta informazio gehiagorako

www.motxianeby.com webgunera jo daiteke.