Albisteak

Atzealdea

Errioa Bizi! prozesurako tailerra egingo da datorren asteartean

Errioa Bizi! egitasmoak Oria ibairako Ekintza Plana zehaztea du helburu, eta, horretarako, herritarren ekarpenak jaso dira.

2016·07·11


Oria Ibaiaren baitan garatzen ari den Errioa Bizi! prozesuaren hurrengo pausua emango da datorren asteartean, uztailaren 19an. Izan ere, Udalak dei egin die herritarrei Potxoenea Kultur Etxean 19:00etan egingo den partehartze tailerrera hurbil daitezen. Aipatutako prozesuaren helburua izango litzateke Oria ibaiean aktuazioak egiteko Ekintza Plana garatzea, eta, bide horretan, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Udalak.

Dagoeneko inkesta eta elkarrizketen faseak gainditu egin dira, eta prozesuaren emaitzak aberasteko tailer bat antolatu da. Tailer horretan herritarrek ekarpen zehatzak helarazi ditzatela nahiko lukete antolatzaileek, betiere ikuspegi zabal batetik (paisajistikoa, naturala, ingurugiroari lotutakoa, …).

EGUNA: Uztailaren 19a, asteartea

ORDUA: 19:00etan

LEKUA: Potxoenea Kultur Etxean