Albisteak

Atzealdea

Eragin linguistikoaren ebaluazioa: lurraldea eta hizkuntza III. jardunaldiak

Datorren ostegunean, maiatzaren 12an, udal ordezkariak eta udal teknikariak Donostian egingo den Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa III. jardunaldietan izango dira.

2016·05·10


Bertan, hirigintza plangintzak eta lurralde antolamenduak hizkuntza eta egoera linguistikoan duen eragina aztertuko da.

Izan ere, Usurbilgo Udala Usurbilgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra erredaktatzen ari da eta irizpide nagusietako bat hiri-plangintzak Usurbilgo errealitate soziolinguistikoan duen eragina kontuan hartzea da, euskararen erabileran eragin negatiborik eduki ez dezan. Horretarako, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa barneratuko du Plan Orokorraren dokumentuak.