Eduki publikatzailea
Atzealdea
Energia adimenduaren gaineko jardunaldi bat izango da asteartean, Zubietako Lanbide Eskolan
Beterri-Buruntzako udalek eskualdeko enpresa eta eragileei zuzendutako energiaren gaineko jardunaldi bat antolatu dute, urtarrilaren 31erako Zubietako Lanbide Eskolan. 12:00etan hasiko da, eta izena emateko aukera zabalik da.
2018·01·26
Beterri-Buruntzako udalen Enpresa Sailak energiaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu eskualdeko enpresa eta eragileei zuzenduta Zubietako Lanbide Eskolan, urtarrilaren 31ean. 12:00etan hasiko dira. Honako hau da egitaraua:
- Sarrera
-Energia Adimenduna, Euskadirako espezializazio estrategia.
- Beterri-Buruntza Garapen Agentziaren eskutik Eskualdeko Energia
Estrategiaren aurkezpena.
- Mahai ingurua- TKGUNE ENERGIA, nola egin hobekuntza energetikoak
industrian (auditoria, monitorizazioa eta sorkuntza). Kasu praktikoen aurkezpena. Arregi Etxabe Juan Jose, S.A eta Goiener.
- Kafea eta mokadutxoa egongo da.
Izena emateko epea zabalik dago.