Albisteak

Atzealdea

Emakumeen autoestimua eta ahalduntzea lantzeko tailerra

Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeen autoestimua eta ahalduntzea lantzeko tailerra antolatu du.

2015·12·20


Bizitza osasungarri eta aberats bat izateko, oso garrantzitsua da norberaren burua ezagutzea, zaintzea eta balioa ematea. Emakumeek jaso duten heziketa dela eta, genero mandatuek eragin kaltegarria izan du beraien autoestimuaren eraikuntzan, eredu patriarkalaren ereduan oinarritu izan bait da. Hortaz, ezinbestekoa da jasotako heziketaren berrikuspena eta hausnarketa egitea, emakumeak ahaldunduko dituen prozesuari ekin ahal izateko.
 
Tailer honetan, sexu/genero sistema aztertu eta emakumezkoen autoestimuaren eraikuntzan duen eragina landuko da. Helburu orokorra, emakumeen autogestioa, independentzia eta autoestimua sendotzea da eta beraien barneko desio, sormen eta senarekin bat egiteko gaitasuna  garatzea eta/edo indartzea. 
 
Helburu zehatzak:
 
- Garapen pertsonala eta autoestimua lantzea.
- Jarrera ez osasungarriak identifikatzen ikastea.
- Genero rolak eraldatzea.
- Gaitasun indibidualak indartzea.
- Talde kontzientzia, elkar laguntza eta parte hartzea sustatzea.
 
Nork har dezake parte? 
 
Autoestimua indartu eta norberaren autoezaguntzan sakondu nahi duten 16 urtetik gorako emakumeak.
 
 
BIDERATZAILEA: Pepa Bojo psikologoa eta psikoterapeuta, genero gaietan aditua.
 
DATAK: Urtarrilaren 21etik martxoaren 17arte (ostegunetan)
 
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
 
LEKUA: Bake epaitegi atzeko lokalean. 
 
ANTOLATZAILEA: Udaleko parekidetasun saila.
 
IZEN EMATEA: Parekidetasun sailera idatziz (parekidetasuna@usurbil.eus eta/edo 943 377110 telefonora deituaz. DOAKOA izango da. 
 
IZENA EMATEKO EPEA: abenduaren 18tik urtarrilaren 15arte