Albisteak

Atzealdea

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira, bi adierazpen onartu ditu Udalak

Azaroaren 25ean izango da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna, eta horren harira, Usurbilgo Udalak gaur bi adierazpen instituzional onartu ditu, bata EHBilduk aurkeztu duena, eta, bestea, PSErena. PSEk aurkeztu duen mozioa Eudelek udal guztietan sustatu duen bera da. Edozein kasu, biek ala biek argi adierazten dute indarkeria matxista agenda politikoaren erdigunean jartzeko ezinbestekotasuna, eta zeregin horretan urrats berriak egiten jarraitzeko beharra. Usurbilgo Udalak badu indarkeria matxistari aurre egiteko plana.

2017·11·22


Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko konpromisoa berretsi du gaur Usurbilgo Udalak. Batzordean aho batez onartu dituzte egun horren harira, EHBilduk zein PSEk aurketu dituzten adierazpenak. Bi adierazpenetan azpimarratzen da Udalaren konpromisoa, indarkeria matxistari aurre egiteko. Usurbilgo Udalak badu plangintza bat martxan eta asmo horrekin aurrera egiteko konpromisoa berretsi da, eta horretarako beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta tekniko guztiak aktibatuta mantentzen jarraituko du. Halaber, Usurbilgo Udalak bat egin du mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin, eta jendarte osoari dei egiten dio horietan parte hartzeko.

Hauxe EHBilduk aurkeztutakoa:

Hauxe PSEk aurkeztutakoa: