Albisteak

Atzealdea

Emakumeen Ahalduntze Eskolak Iturgintza ikastaroa antolatu du maiatzerako

Guztira, 15 orduko ikastaroa izango da, eta izena emateko parekidetasuna@usurbil.eus edota doakoa den 943 377 110 telefono zenbakira deituz egin beharko da.

2017·04·06


Usurbigo Emakumeen Ahalduntze Eskolak Oinarrizko Iturgintza ikastaroa eskainiko du maiatzean zehar. Izan ere, ikastaroan izena ematen duten emakumeek Zubietako Lanbide Eskolarekin elkarlanean jardungo dira maiatzaren 3tik 31ra arte, asteazkenero, 17:00etatik 20:00etara.

Guztira, 15 orduko ikastaroa izango da, eta izena emateko parekidetasuna@usurbil.eus edota doakoa den 943 377 110 telefono zenbakira deituz egin beharko da.