Albisteak

Atzealdea

EMAKUMEA ETA UMOREA ikastaroa

'Zergatik, zertaz eta nola egiten dugu barre emakumeok?' galderaren baitan egingo da ikastaroa azaroaren 7, 14, 21 eta 28a bitartean.

2017·10·30



Aipaturiko egunetan (astearteak) egingo da ikastaroa, 17:30etik 19:30era bitartean, Potxoenean. Bea Irazabal izango da irakaslea.

Azaroaren 3ra arte egongo da izena emateko aukera, Usurbilgo Parekidetasun sailera deituz (94 337 71 10) edo parekidetasuna@usurbil.eus-era idatziz. Ikastaroa dohainezkoa da.