Albisteak
Atzealdea

EH Bilduk eta EAJk adierazpen instituzional bat adostu dute Kataluniako ‘Procés’-aren sententziaren harira

Ostiralean, 12:00etan, elkarretaratzea egingo du Usurbilgo Udalak: EH Bilduk eta EAJk adostutako adierazpena irakurriko dute.

2019·10·16


EH Bilduk eta EAJk adierazpen instituzional bat adostu dute Kataluniako ‘Procés’-aren sententziaren harira. 2017ko urriaren 1ean Katalunian egin zen erreferenduma tresna demokratikotzat dute bi taldeek, herriari hitza ematea ez delako delitua. Kataluniako ‘Procés’-aren aurkako auziak eta epaiak Zuzenbide Estatuaren itxuragabetzea dakartela nabarmendu dute, eta ezbaian jartzen dutela “espainiar demokraziaren homologazioa nazioartean”.

 

EH Bilduk eta EAJk adostutako adierazpena.