Albisteak

Atzealdea

Egun hauetan banatu da Usurbilen Euskarazko Produktuen Katalogoa

Ikastetxeen bidez jasoko dute katalogoa Usurbilgo haur eta gazteek

2017·11·24


Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz eta zeregin horretan erabiltzaileari lana errazteko, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 19. edizioa osatu berri dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek.

Katalogoaren paperezko edizioaren 125.000 ale banatuko dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Katalogoak bi zati ditu: 0-12 urte bitartekoa bata, eta 12-16 urte bitartekoa bestea. Musika, DVD filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala biltzen ditu katalogoak.

Bestalde, Katalogoa.eus webguneak ia 6000 euskarazko produktu biltzen ditu.