Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eguberrietan bus taxi zerbitzuak aldaketak izango ditu

Eguberriak direla-eta, eta aurreko urteen moduan, abenduaren 24ean eta 31n goizez soilik funtzionatuko du bus taxi zerbitzuak, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik izango, izan ere, jaiegunetan ez da ematen zerbitzurik

2018·12·18


Usurbilgo Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak herritarren mugikortasuna errazteko martxan jarri zuten Bus-Taxi zerbitzuak bere horretan jarraitzen duela gogoraraztendu Udaleko Ingurumena eta Nekazaritza Zailak. Auzoetan eta landa ingurunean sakabanaturik bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko sortu zen zerbitzu hau. Gainera, adineko pertsonak eta mugikortasun murriztua dutenen beharrei aurre egiteko ibilgailua etxeraino hurbiltzen da, indarrean dauden zerbitzuen ordutegi barruan. Horretarako, zerbitzua telefonoz aurrez eskatu behar da (630.64.35.96).

Eguberriak direla eta, ordea, eta aurreko urteetan egin moduan, abenduaren 24ean eta 31n goizez soilik funtzionatuko du; 07:30etatik 08:30etara, 10:30etatik 11:30etara eta 13:00etik 14:00etarako zerbitzuak eskainiko dira. Beraz,arratsaldeetan, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 tarteetan EZ DA ZERBITZURIK IZANGO. Halaber, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik izango, izan ere, jaiegunetan ez da zerbitzurik ematen.