Albisteak

Atzealdea

Lan bertikaletarako doako formakuntza eskainiko da

1
21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik burutzen ari ez direnentzat zuzendutako ikastaro honetan 12 plaza izango dira (lehentasuna Beterri-Buruntzako langabetuentzat)

2017·01·09


GARAPENek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egingo den proiektuaren konpromisoa hartu du. 3 urteko ekintza honetan, 3 proiektu ezberdin burutuko dira. Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %91,89 hain zuzen ere, EGF-ek eman du.

Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, TXERTATU MERKATUAREN programaren kudeaketaz arduratuko da. Beterri-Buruntza eskualdeak, Gizarte eta lan orientazio eta integrazio teknikak lantzeaz gain, lan bertikaletako prestakuntza proposatu du gazteen interesa izango delakoan.

Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 21-29 urte bitarteko gazteak, beti ere kualifikazio gutxikoak, parte hartu ahal izango dute TXERTATU MERKATUAN programan.

Aurten, esan bezala, lan bertikaleko proiektua burutuko da. Urtarrilaren 31ean hasiko da eta ekainaren 9ra arte iraungo du. Guztira 12 pertsonak parte hartu ahal izango dute, Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek lehentasuna dutelarik.

Prestakuntzaren edukiak:

  • Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak.
  • Espezialista soka bidezko sarbide tekniketan (IRATA nazioarteko ziurtagiria lortzeko aukerarekin)
  • Praktikak burutzeko behar diren beste hainbat prestakuntza.

 

Prestakuntzaz gain, 180 orduko praktikak burutu beharko dira.

Inskripzioak urtarrilaren 30a arte egin ahal izango dira.

Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 Andoain.

Ordutegia: 9:00tatik 15:00tara.

Interesatuek edo informazio gehiago nahi dutenek email edo telefonoz jar daitezke kontaktuan hurrengo telefono edo posta elektronikoan:

Tel.: 943 30 42 21

Email: txertatumerkatuan@andoain.eus

 

 

1