Albisteak
Atzealdea

Bus taxia: irailetik aurrera, aldaketa txiki bat ohiko ordutegian

Astelehenetik ostiralera, bost itzuli emango dizkio herriari bus taxiak, ohiko ordutegian, aldaketa txiki batekin: 13:00etakoa 13:30ean aterako da.

2019·09·09


Beste hainbat udal zerbitzuk bezala, bus taxiak ohiko ordutegia eskainiko du irailean, berriz ere. Guztira, bost itzuli emango dizkio herriari, astelehenetik ostiralera; aurrerantzean, ordea, aldaketa txiki bat izango da ordutegian. Izan ere, 13:00etan abiatu ohi zen itzulia ordu erdiz atzeratu, eta 13:30ean hasiko da. Gainontzeko itzuliak ohiko ordutegian mantenduko dira.

Honenbestez, aurreratzean, bus taxia 07:30ean, 10:30ean, 13:30ean, 15:30ean eta 19:00etan abiatuko da kaxkotik.

Informazio gehiago: 630 64 35 96.