Eduki publikatzailea

Atzealdea

Bizikletak konpontzeko tailerra antolatu du udalak emakumeentzat

Emakumeak ahalduntzeko ikastaro ugari antolatu ohi ditu Usurbilgo Udalak, eta apirilaren 14rako beste bat antolatu du: bizikletak konpontzeko tailerra. Ikastaro horren helburua da bizikletan ibili ohi diren emakumeek mekanikako oinarrizko ezagutzak izatea eta haien autonomia lantzea. Ikastaroa Udarregi ikastolan izango da, 9:30etatik 13:00era, eta aurrez izena eman behar da parekidetasuna@usurbil.eus helbidean. Doakoa da.

2018·04·07


Apirilaren 14rako emakumeak ahalduntzeko beste ikastaro bat antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Bizikletak konpontzeko tailerrak eskainiko dira, izan ere, ikastaro horren helburua da bizikletan ibiltzeko ohitura duten emakumeei mekanikako oinarrizko ezagutzak helaraztea, eta, modu horretan, euren autnomia lantzea. Ikastaroa praktikoa izango da, eta honako eduki hauek landuko dira:

- Gurpileko atalak ezagutzea eta zulaketak konpontzea..

- Balaztak aldatzea eta egokitzea.

- Kate-ateratzeak eta apurketak konpontzea.

- Oinarrizko bizikletaren mantenimendua ezagutzea.

Bizikleta eta etxeko herramintak eramatea gomendatzen da.

Ikastaroa Udarregi ikastolan izango da, larunbat goizez, 9:30etatik 13:00era.

Ikastaroan parte hartzeko, honako helbidean eman behar da izena: parekidetasuna@usurbil. eus edota 943 37 71 10.

Ikastaroa doakoa da, eta usurbildarrek izango dute lehentasuna.