Albisteak

Atzealdea

Bihar, apirilaren 26an, apirileko ohiko udalbatzarra egingo da

1
Hilero ohi denez, azken asteartean, ohiko udalbatzarra burutuko da 18:00etan hasita, pleno aretoan.

2016·04·24


Hauek izango dira landuko diren gaiak:

 

1.- Aurreko akten onespena:

*2016ko otsailaren 23ko ohiko bilkura.

*2016ko martxoaren 22ko ezohiko bilkura.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko martxoaren 15etik apirilaren 15era (2016/0268-2016/0355)

3.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Testu Bategineko Araudiko 37., 53., eta 54. artikuluen Aldaketa puntuala (01 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea.

4.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-4 (Txagañeta) Sektoreko Ezaugarri Fitxaren Aldaketa puntuala (10 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea.

5.- 2016/0285 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko Batzarrak 2016-01-26an harturiko erabakia (udalen ekarpenak zehazten dituen atala) auzibidera.

6.- 2016/0286 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko 2016ko aurrekontuen behin betiko onespena auzibidera.

 

7.- Berri ematea: 2016/90001 kreditu txertakuntzaren aldaketa dela eta, Udalak gastuaren araua ez du betetzen.

8.- Mozioa: Etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko aukera izateko eskubide subjektiboari eta etxebizitzarako prestazio ekonomiko berriari buruzko arauzko garapena.

9.- Mozioa: Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek Turkiarekin izenpetutako aurreakordioaren ingurukoa.

10.- Mozioa: Erraustegiaren eraikuntza dela eta.

11.- Mozioa: Usurbil-Lasarte-Oria-Ospitalea lotzen dituen T2 eta T6 autobusen zerbitzuan murrizketak ez egitearen alde.

12.- Mozioa: Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren (AGI) murrizketa.

13.- Galdera-eskaerak.

1