Agenda

Atzealdea

Berdintasun Plan berriaren aurkezpena

Ekainaren 6an, 18:00etan, Potxoenean.
6 EKA

Usurbilgo Udalean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana diseinatzeko prozesua abiatu genuen eta maiatzaren 30ean Osoko Bilkuran onartu egin da. Beraz, dagoeneko, Usurbilek badu II. Berdintasun Plana.

Prozesua aurreko urteetan egindako bidearen balantzea eginez abiatu genuen eta etorkizunerako gako nagusiak landu genituen.

Gaiaren garrantzia eta zeharkako izaera kontuan hartuta, usurbildarren parte hartzea garrantzitsua da guretzat. Ekainaren 6ko aurkezpenean herritarren aurrean Berdintasun Plan horren gakoak eta azalpenak emango ditugu.

Informazio osatuagoa: http://www.usurbil.eus/eu/-/berdintasun-plan-berria-aurkeztuko-du-usurbilgo-udalak-ekainaren-6ean