Albisteak

Atzealdea

Bake epailea hautatzeko deialdia ireki du Udalak

Uztailaren 9ra arteko eskaera epea ireki du Usurbilgo Udalak.

2016·06·10


Usurbilgo Udalak Usurbilgo Bake Epailea eta haren ordezkoa hautatzeko deialdia ireki du. Horretarako, uztailaren 9ra arteko epea zabaldu da. Interesatuek hainbat baldintza bete beharko dute, esaterako, Espainiar Estatuko nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea edota kargu judizialetarako aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun kausak ez edukitzea.

Horiez gain, bizilekua, curriculuma eta euskararen ezagutza baloratuko dira.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.