Albisteak
Atzealdea

Azken egunetan martxan jarri diren obrak

Lau obra jarri dira martxan herrian.

2020·05·08


Azken egunetan lau obra jarri dira martxan herrian. Artzabalgo parkean jokoak eta eserlekuak pintatu dituzte; frontoiko sabaian kobrezko estalkia jarri dute; Udarregi ikastolaren Agerialde eraikineko hirugarren solairuko leihoak berritu dituzte. Eta, azkenik, kiroldegian, eguzki plakak jartzen ari dira sabaian.

Kiroldegiko eguzki plaken kasuan, Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntza jaso du udalak: 28.628,29 euroko aurrekontua du lanak, eta 5.851,44 eurokoa izan da laguntza. Instalazio horri esker, kiroldegiko energia kontsumoaren %8 eguzki-energiarekin hornituko da, lehendik jarrita zegoen instalazio termikoaz gain.

Beste obren argazkiak:

1.- Agerialdeko leihoak

2.- Artzabalgo parkea

3.- Frontoiko estalkia