Agenda

Atzealdea

Autobus lineetako murrizketen aurrean alegazioak jartzeko epea

Usurbilgo udalak, erabakia alegatzeaz gain, herritarrek ere beren bidetik alegazioak egiteko aukera eskainiko du. Gipuzkoako herritarrek duela bi urte egindako prozesua aintzat hartu gabe murrizketak ezartzea kritikatu du udalak.
23 URR

Gipuzkoako Aldundiak Tolosan, N-I-ean, Buruntzaldean eta Donostiako garraio publiko loturetan egingo dituen moldaketetan “Usurbilentzako murrizketa larriak” egingo dituela salatu du Usurbilgo Udalak. Hori dela eta, inguruetako hainbat alkaterekin batera, Aldundiari bilera eskatu dio “ehundaka herritarri egingo dizkieten kalteak berraztertu ditzan”, Xabier Arregi alkatearen arabera.

Egoera horri aurre egiteko, Usurbilgo udalak herritarren eskura jarriko du alegazioak egiteko aukera, eta, horretarako, urriaren 23a bitartean, hala nahi duenak udaletxean eskuragarri izango ditu alegazio-orriak. “Alegazio epea luzatzea ez da arazoaren muina. Benetako arazoa mota horretako murrizketak egitea da. Ez dugu ulertzen jasangarritasunaren mezua helaraztea eta garraio publikoa murriztea”, adierazi du Xabier Arregi Usurbilgo alkateak.

 

Izan ere, Lurraldebus-ek eskaintzen duen 'Usurbil – Ospitaleak' linea guztiz desagertaraziko du Aldundiak. Bertan daude, besteak beste, Usurbilgo herriguneko eta Aginagako zein Txokoaldeko geltokiak. Horrez gain, 'Usurbil – Hernani' arteko linean Zubietako, eta, horrenbestez, Santueneko geltokiak ere desagertuko dira. Linea hori, esaterako, Zubietan zein Santuenen bizi diren gazteek erabiltzen dute Lasarteko institutura joateko. Hemendik aurrera Usurbilgo herrigunera hurbildu edo Lasartera beraien kabuz joan beharko dira, halabeharrez. Udal arduradunen iritziz, “murrizketa hauek adinekoen eta gazteenen artean izango dute eraginik handiena, hau da, babes gutxien daukaten gizarte sektoreen artean”.

 

· ALEGAZIO ORRIAK:

Euskaraz

Erdaraz

· IDAZKIAK:

Euskaraz

Erdaraz