Albisteak

Atzealdea

Atxegaldeko Mahaspildegiko aparkalekua berrituko du Udalak

Lehen fase honetan parkineko sarrera egokitu eta goikaldeko espaloia berrituko dira. Aparkalekua berrantolatzeaz gain, argiteria eta ubideak berrituko dira.

2016·11·20


Atxegalde auzoko Mahaspildegiko aparkalekua konpontzen hasi da Udala. Obra horiek lehen faseari dagozkienak dira, bigarrenak datorren urtean gauzatuko baitira. Lanak hasi dira dagoeneko, eta hilabete batean ezin izango da bertan aparkatu.

Lehen fase honetan parkineko sarrera egokitu eta goikaldeko espaloia berrituko dira. Aparkalekua berrantolatzeaz gain, argiteria eta ubideak berrituko dira.