Albisteak
Atzealdea

Astelehenetik aurrera, taxibus zerbitzua berriz martxan

Ez du ordutegirik izango: zerbitzu pertsonalizatua emango zaie erabiltzaileei, lan kargak hala ahalbidetzen duen heinean.

2020·05·21


Datorren astelehenetik aurrera, hilak 25, taxibus zerbitzua berriz ere martxan jarriko da. Modu berezian egingo du, gainera, segurtasun eta babes neurriak jarraituta. Batetik, adin muga ezarri dute erabiltzaileentzat: 65 urtetik gorako herritarrentzako soilik izango da zerbitzua. Bakarrik moldatuko ez balira, laguntzaile gazteago batekin joan ahal izango lukete. Bestetik, ez da ordutegirik izango, ez ohiko ibilbiderik: zerbitzu pertsonalizatua emango zaie erabiltzaileei. Horretarako, aurrez deitu beharko du erabiltzaileak taxibuseko telefonora (630 643 596).

Lan kargak ahalbidetzen duen heinean, horrela emango dute zerbitzua, behin-behinean.