Albisteak

Atzealdea

Astelehenera arte itxita egongo da Kaparotz eta Zumitza arteko bidea, lur jausien ondorioz

Elurrak hainbat arazo eragin ditu herriko hainbat errepidetan, eta, ondorioz, bi bide zati itxi egin behar izan ditu Udaltzaingoak. Kaparotz eta Zumitza arteko bidean, esaterako, lur-jausiak izan dira, eta gehiago ere izan daitezkeela-eta, astelehenera arte itxita egongo da zati hori, badaezpada ere. Bestetik, hilerri berritik Arratzain arteko bidea ere itxi egin behar izan dute, arriskuagatik. Bien bitartean, elurrak mendi gainak zuritu dituela-eta, mendiko bideetan ez ibiltzeko aholkua eman dute udaltzainek.

2017·12·01


Errepide zati batzuk moztu behar izan dituzte udaltzainek gaur goizean, elurraren ondorioz. Kaparotz eta Zumitza baserria arteko bidean lur-jausiak izan dira, eta udaleko langileek bidea garbitu badute ere, astelehenera arte itxita utziko dute badaezpada ere, berriz gertatzeko arriskua egon badagoelako. Horregatik, hango bizilagunek Iarbetik barrena atera beharko dute. Bestalde, hilerri berritik Arratzain arteko bidea ere itxi egin dute, oso bide labainkorra delako eta arriskutsu dagoelako.