Albisteak

Atzealdea

Askatasuna plazako komun publikoa du eta erabilgarri dago jada

1
Pasa den astean froga gisara ireki ostean, jada edonork erabiltzeko moduan dago.

2016·05·25


Askatasuna plazak komun publikoa du eta erabilgarri dago jada

Guneak bi zati ditu:

1) 24 orduz zabalik egon eta urarekin automatikoki garbituko diren hiru pixatoki.

2) ate batekin zabaltzen den komuna. Sartu baino lehen, atearen ezkerraldean dauden botoiei begiratu, ia zein koloretakoa dagoen piztuta. Botoien bidez jakingo dugu ia komun barruan norbait dagoen edo ez, edota gunea erabili ote dezakegun, ordutegi baten baitan egongo baita zabalik; egunero, 08:00-22:00 artean.

Komuna erabiltzen den bakoitzean, minutu erdiz edo itxita geratzen da instalakuntza. Automatikoki garbitzen da, hurrena sartzen denak, gunea txukun asko aurki dezan.
1