Albisteak

Atzealdea

Arratzain eta hilerri arteko bidea moztu dute, trailer bat gurutzatuta geratzearen ondorioz

Tona handiko kamioia Ollokiko borda inguruan trabatuta geratuta da, ez aurrera ez atzera, eta garabien laguntza beharko da handik atera ahal izateko. Luze joko duela diote udaltzainek, eta oraingoz ezin dute aurreratu noiz arte egongo den zati hori itxita. Ibilgailuak Zumitza eta Kalezar aldetik bideratzen hasi dira.

2016·11·11


Arratzaingo bidea itxi behar izan dute gaur goizean udaltzainek, Ollokiko borda inguruan tona handiko trailer bat trabatuta geratu ostean. Zehazki, hilerri berritik gora ezingo dute ibilgailuek ibili, ezta ere, kontrako norabidean, hau da, Arratzain baserritik behera. Zati hori, beraz, itxita egongo da, trailerra handik atera arte. Eta luze joko duela jakinarazi dute udaltzainek, izan ere, garabien laguntza beharko da tona handiko kamioia handik atera ahal izateko. Ondorioz, gaurko egunez itxita egongo da bidea, eta litekeena da bihar arte luzatzea. Bitartean zirkulazioa Zumitza eta Kalezartik barrena bideratuko dute.