Albisteak

Atzealdea

Argia, ura eta gasa ordaintzeko larrialdi laguntza deialdia Gurutze Gorriaren bidez.

Egoera zaurgarrian edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden familien premiazko beharrizanak arintzeko, gutxieneko baliabide energetikoak bermatzeko laguntzak abiarazi ditu Gurutze Gorriak.

2016·04·24


Eusko Jaurlaritzaren eta Gurutze Gorriaren artean sinatutako hitzarmenaren bidez, ohikoan oinarrizko laguntzarik jasotzen ez duten eta larrialdi egoeran dauden herritarrek argia, ura eta gasaren gastuen zati bat ordaintzeko laguntza jaso dezakete.

Horretarako bi bide nagusi daude: Gipuzkoako Gurutze Gorriko eraikinera zuzentzea (Donostian, Ategorrieta 10) edota Usurbilgo Udaleko Gizarte zerbitzuetara zuzentzea, hauek laguntza eskaria zuzenean bideratuko luketelarik.

Laguntza hauen bidez, honakoa lortu nahi da: diru-sarrera gutxi dituzten familiei etxebizitza horniduren (argia, ura eta gasa) gastuen zati bat ordaintzea eta familia horiei eskura dituzten beste baliabide batzuen berri ematea eta horietara bideratzea oinarrizko beharrizanak arintzeko.

Laguntza honen bidez, 3 hilabeterako hornidura-txekeak emango dira, gehienez ere 80 eurokoak, hauek 6 hilabetera arte luzatu ahalko direlarik.